Bertako biodibertsitatea indartzeko auzolana gure etxaldean

Datorren uztailaren 1erako topaketa berezia prestatu dugu Forest elkartearekin elkarlanean, tokiko biodibertsitatea sustatzeko helburuarekin.

Non ospatuko dugu?

Gure etxaldean izango da, 9:00etatik 13:00etara, eta zuen laguntza izatea gustatuko litzaiguke, Karabelekoko baso-eremuan dauden kanpoko barietateak bertako landare eta zuhaitzengatik ordezkatzeko.

Deialdia nori dago zuzenduta?

Familia osoarentzako plana izango da, guztiei egokitutako jarduerak izango baitira. Egun ederra pasako dugu lagun artean, eta indarrak berreskuratzeko, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dugu! 

Izena emateko zer egin behar da?

Gurekin bat egin nahi baduzu, 943 55 75 24 telefonora deitu edo info@karabeleko.org emailera idaztea eskertuko genizuke.

Gehitu iruzkin berria