Blog

Larunbatetan denda berriro martxan!

Bihartik aurrera, 10:00etatik 13:00etara, gure denda ekologikoa berriro martxan egongo da larunbatetan.

Heraniko etxaldean kokatutako ekodendan produktu sorta zabala topatuko duzu; guztia ekologikoa eta gertukoa: geure etxaldean maitasunez landatutako barazkiak eta tokiko ekoizle sutsuen produktu hautatuak. Ezagutu erosketa esperientzia paregabea gure txoko berde eta jasangarrian, non kalitatea eta jasangarritasuna elkarren eskutik doazen.

Berbelar gaztak dastatu nahi dituzu gure ekodendan?

Berbelar Gaztak enpresako Xabi ezagutu genuen Bioterran, eta hainbeste gustatu zitzaigun bere lan egiteko modua, elkarlanean hastea erabaki genuela.

Horregatik, datorren azaroaren 25ean, gure ekodendan behi-gazta ondua dastatzeko aukera izango da, Berbelar Gaztak enpresaren eskutik.Gazta hauen zapore berezia dastatzeaz eta gure ekoizle laguntzaileen edari batzuez gozatzeaz gain, Xabik gaztak nola egiten dituzten azalduko digu.

Orriak