Enplegu Zentro Berezia

Buru osasun arazoa duten pertsonei zuzenduriko Enplegu Zentro Berezia gara. Agifes elkarteak Karabelekoren funtsezko helburuetako bat bete dadin bermatzen du: buru osasun arazoa duten pertsonen errekuperazio, gizarteratzea eta laneratzea sustatzea.

Horretarako, buru nahasmendua duten pertsonen errekuperazioa eta euren autonomia eta garapen pertsonala lantzeko jarduerak sustatzen ditu Agifesek.

Enplegu Zentro Berezia izateko langileen %70k desgaitasun-aitorpena izan behar du. Gainera, psikologo batek eta ekoizpen laguntzaile batek osatutako laguntza-unitatea ere sortu dugu. Horien funtzioa, hain zuzen, langileen beharrak aztertu eta lanpostuak horien arabera egokitzea da. Hala, langileen integrazio pertsonal eta soziala sustatu nahi du Karabelekok, gerora lan merkatu arruntera salto egin ahal izateko, egokia den kasuetan.

Gure taldea hiru lantaldetan batuta dago egun: errehabilitazio taldea, okupazionala eta laborala. Jarduera egokitua izan da parte-hartzaileei euren errekuperazio prozesuan aurrera egiten laguntzeko, egokitutako ibilbidea jarraituz, eta enplegu normalizatura iristen laguntzeko.

Agifesek, Karabelekoren bitartez eta Blasenea eta Kimubat enpresekin elkarlanean, gizarte sentsibilizazioa ere bultzatu nahi du, buru nahasmenduen ezagutza zabalduz eta kolektibo honi eragiten dieten aurreitziak gainditzen lagunduz.