Añadir nuevo comentario

Karabeleko eta AMHER estereotipoak alboratzeko elkartu dira

Oso bazkari berezia ospatu dugu gure etxaldean, 'Bizilagunak' ekimenaren harira. AMHERen proiektuak bertako pertsona edo familiak atzerritarrekin mahai baten inguruan biltzea eta aurreiritziak alde batera uztea du helburu.

Baztertze sozialeko egoeran edo arriskuan dauden bi kolektiboren arteko topaketa izan da: buruko osasun arazoa duten pertsonak eta etorkinak. Azken horiek beren jaioterriko plater tipikoak prestatu zituzten eta bazkarirako barazkiak biltzen lagundu duten baratzean.

Plater oso zaporetsuak dastatzeaz gain (entsalada, cous cousa, postrea), giro apartaz gozatu dugu, eta aeorumba ere dantzatzera animatu ginen zenbaitzuk. 

Horrelako ekimenen alde, topa! Hurren arte!