Zatoz Tokiko Merkatuaren Egunaz gozatzera!
Azaroaren 5ean, ostirala (9etatik 20etara), eta 6ean, larunbata (9etatik 15etara), Donostiako Boulevardeko karpan izango gara Tokiko Merkatuaren Egunaren harira. Gure produktua erakutsiko dizuegu, ezagutu eta probatu ahal izan dezazuen. Baratzean bildutako produkturik onenak ekarriko dizkizuegu Donostiara:
- Letxugak, eskarolak, erremolatxa, Zallako tipula, eta entsalada goxoak prestatzeko azken tomateak.
- Hainbat barietatetako kalabazak, daikona, brokolia, mihilua eta kale-a, udazkeneko gisatuetarako.
Tenperatura aldaketarekin, pentsatu al duzue inoiz tokiko barazki ekologikoen saskia jasotzea astero, baina zalantza asko sortzen zaizkizue? Hurbil zaitezte gu ezagutzera, gure proiektuaz gehiago jakitera eta zalantza guztiak argitzera.