Enpresa: Urkizahar Txakolin ekologikoa
Produktua: Txakolina
Arduraduna: Luis Xabier Oregi
Produktuaren jatorria: Beizamako Urkizahar baserriko mahastiak (Gipuzkoa)
Karabelekorekin harremana: Orain dela bi urte gehitu zen Urkizahar Txakolina Karabelekoren ekodendan. Gaur egun, bertan ditugu salgai Urkizahar Txakolin botilak.
Beste datu batzuk: Nahiz eta Txakolin gehiena Gipuzkoa mailan saldu, mundu mailako interesatuak agertu dira azken urteotan: Frantzian, Amerikan baita Japonen ere zaleak ditu Urkizahar txakolinak.
Webgunea: www.urkizahar.com
_____________________
NOIZ ETA NOLA HASI ZEN URKIZAHAR TXAKOLINAREN EKOIZPENEAN?
2008an landaketari ekin genion eta 2012an lehengo “Urkizahar Txakolina” uzta jaso zen, lehenengo aldiz bere izen propioa erabiliz. 2016an baserrian lantzen hasi zen, eraikinak duen bodegan. Nekazaritza ekologiko, biologiko eta organikoan lan egiten dugu hasieratik eta lurraren emankortasunaz baliatzearen eredua baita ekosistema mantentzearen eredua jarraitzen dugu. Gipuzkoako mendi nekazaritza berpizteko asmoz sortu zen Urkizahar txakolinaren ekoizpena.
ZEIN MAHATS BARIETATEEKIN EGITEN DUZUE LAN?
Hondarribi Zuri mahatsa erabiltzen dugu. Mahats-mordoak kontu handiz aukeratzen ditugu, kaltetutako aleak saihestuz. Teknika tradizionalak tresneria modernoarekin erabiltzen dugu, higienea zainduta eta produktu ekologikoen premisak errespetatuz.
WEBGUNEAN AZALTZEN DUZUEN BEZALA, ZERTAN DATZA MIKRO-MAHASTI KONTZEPTUA?
Ekosistemarekin konpromiso etiko bat berreskuratu eta sustatzean datza. 2,5 ha-ko azalera duen mahastiak, naturak eskaintzen duen baliabideak aprobetxatuz hazten dira. Produkzio txikia da, hau da, kantitateari baino, kalitateari ematen diogu lehentasuna.
ZEINTZUK DIRA ZUEN TXAKOLINAREN EZAUGARRI NAGUSIAK?
Zapore ederra, bizia eta freskagarria du, produktu ezberdina da. Bodegan ez dugu ezer alteratzen, prozesuan ahalik eta gutxien sartzen dugu eskua, zapore ahalik eta garbien mantenduz. Bere karboniko naturala nabarmentzen da, burbuila finak sortzen dituena. Mimo handiz sortutako produktua da.
EUSKAL HERRI MAILAN KONTSUMITZEN DA BAKARRIK EDO KANPOAN ERE SALTZEN AL DUZUE?
Inguruko ostalaritzarekin egiten dugu lan gehien bat. Gipuzkoa mailan jatetxe ezagunetan aurkitu daiteke gure produktua, Mitxelin izarra dutenak ere badaude jatetxe horien artean. Gainera, geroz eta turista gehiago dute interesa produktuan. Burdeosen ere saltzen dugu, eta duela gutxi Amerikako inportatzaile bat gurekin jarri zen kontaktuan. Pozik gaude azken urteotan Euskal Herriaz haratago izandako harrerarekin.
NOLAKO GARRANTZIA DU GAUR EGUN PRODUKTU EKOLOGIKOA KONTSUMITZEAK?
Kutsadura eragingo luketen kanpo baliabideak baztertzea da garrantzitsuena. Horregatik, osagai sintetikoak eta kimikoak baztertzen ditugu prozesu natural batean apustu eginez. Sakrifizio handia da askotan, ordu eta lan asko dakarren prozesua delako. Produktu ekologiko bat ekoiztea erronka handia izan arren, merezi du saiatzeak.
TXAKOLINAREN KONTSUMOAN ALDAKETARIK EGON AL DA AZKEN URTEOTAN?
Ardo zuria geroz eta ospe gehiago du, baita txakolina ere. Tokiko ardoa dastatzera geroz eta turista gehiago datoz. Bestalde, gazteen interesa ere handitu da. Askotan etortzen zaizkigu koadrila gazteak txakolinaren elaborazioa ezagutzeko asmoz.
ZER ESATEN DUTE BEZEROEK PRODUKTUARI BURUZ?
Asko gustatzen zaio bezeroari, txakolin zapore klasikoarekin alderatuz oso ezberdina dela gehitzen dute. Oso zapore dotorea duela diote beste askok, intentsitate handikoa.