Blog

Astero otarra jaso nahi duzu Eibarren?

Agifes, Lur Denok eta Ner Group erakundeekin elkarlanean sortutako egitasmoak Gipuzkoako baratzezaintza ekologikoa sustatzea du helburu, baita buru osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea ere. 

Nola da funtzionamendua?

Kontsumo taldeko kide bakoitzak 8-10 barazki ezberdinez osatutako otarra jasoko du astero, sasoiko eta tokiko produktu ekologikoak sustatzeko. Gainera, beste elikagai batzuk eska daitezke saskian daudenez aparte (arrautzak,olioa,ogia, etab.)

Orriak