Blog

Erreminta-sorta berria Bellota enpresari esker

Eraikuntza, nekazaritza eta lorezaintza sektoreetarako erreminten hornitzailea den Legazpiko Bellota enpresak baratzean lan egiteko lanabes-sorta berria oparitu digu. Dagoeneko, erreminta batzuk estreinatzeko aukera izan dugu, uholdeak eragindako kalteak konpontzeko egin berri dugun auzolanean. Argazkian, Bellotak, Karabelekoren babesle modura, eskainitako tresnetariko batzuk dituzue ikusgai. Mila esker, Bellota, zuen laguntzagatik!

 

Auzolanean, lagun artean

Zein pozgarria den hainbeste pertsona elkarlanean ikustea, adin eta jatorri ezberdinetako kideak irabazi-asmorik gabe elkarri laguntzen. Horrela bizi genuen pasa den larunbata. 30 lagun inguru etxaldea garbitzen eta txukuntzen, eguzkipean izerditan baina umore onez, uholdeak eragindako kalteak konpondu asmoz.

Guztion artean, lan mordoa aurreratzeko aukera izan genuen, oraindik ere egiteko asko dugun arren. Eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez, gurekin bat egin duzuen guztioi, eta baita etortzeko aukerarik izan ez baina zeuen babesa adierazi diguzuenoi.

Esker mila!

Orriak