Donostiako Bulebarrean izan ginen pasa den larunbatean Karabeleko proiektua aurkezten, eta jende andana hurbildu zen gure barazki otarrek erakarrita. SlowFood Donostiak eta Blaseneak antolatutako Gipuzkoako tokiko tomateen erakustaldia zela eta, standa jarri genuen kioskoaren ondoan.
Kokospeko hostoak, japoniarrez sishoak, ekialdeko sukaldaritzan erabiltzen dira. Batez ere Indian eta Ekialdeko Asian landatzen dira. Zaporea arinki mentolduna dute eta jakiei ukitu usaintsua emateko erabiltzen dira. Japonian oso ezagunak dira eta bi barietate daude.