!name-ren blog-a

KARABELEKO ‘EGIN KOSK ELKARTASUNARI!’ FESTAN EGON DA

Asteburu honetan Intxaurrondon egon gara Egin kosk elkartasunari! festa solidarioan, gure etxalde esperimentaleko produktuak erakusten. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Andoni Luis Adurizen sukaldari ezagunen laguntza duen festa honen helburua da Etiopian garapen proiektu bat martxan jartzeko funtsak lortzea, gastronomiaren bidez. “Zaporeak” izena duen egitasmoak Angel Olaran erlijiosoaren laguntza du Etiopiako Wukro hirian.

Giroa paregabea izan zen, eguraldiak lagundu zuen eta gure proiektuaren berri eman ahal izan genuen interesatuta bertaratu zen hainbat pertsonari.

Orriak