Gehitu iruzkin berria

Inguruko hegaztiak behatzeko proiektu batean parte hartuko du Karabelekok

Karabelekok Inguruko Hegaztiak proiektuan parte hartuko du datozen hilabeteotan. Egitasmo hori Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen duen Urdaibai Bird Center zentroak jarri du martxan inguruko hegaztiak ezagutu eta identifikatzen ikasteko.

Hiru hilabetez, txorientzat sortu ditugun janlekuetara (argazkian ikus daitekeen bezala) edota euren ingurura hurbiltzen diren espezie bakoitzetik ikusitako kopuru altuena taula batean ipiniko dugu. Horrela hegaztiak aztertzeko eta identifikatzen ikasteko aukera izango dugu. 

Urdaibai Bird Centerrek antolatutako proiektu honen asmoa hegaztiei laguntzea da, gure ingurune hurbilean elikatzeko aukera eskainiz negua errazago igarotzeko eta, aldi berean, hegaztiei buruzko ikerketak, migrazioak, habitata eta hedapena sustatzeko.