Gehitu iruzkin berria

Biodibertsitatearen aldeko auzolana Karabelekon

EAEko anfibio, narrasti, sorgin orratz eta burruntziak kontserbatzeko auzolan saioa izango dugu datorren martxoaren 4an, Aranzadi elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta.

Odonatoak (sorgin orratz zein burruntziak), anfibioen antzera, inguru urtarretara hertsiki lotuta daude. Hezegune hauek babestuta euren kontserbazioan lagun genezake. Horregatik, Aranzadiko kideek gidatutako auzolanean hezegune bat sortuko dugu Karabelekon, ekimenean parte har nahi duzuen guztiekin.

Izena emateko: 943 466 142  / idazkaritza@aranzadi.eus

Anima zaitezte naturari bultzada ematera!

Aranzadiren ekimenari buruzko informazio gehiago