Gehitu iruzkin berria

'A bocados' ETB2-ko saioan egon gara

'A bocados' ETB2ko saioko kamerak gurean izan dira eta Iker eta Oier aurkeztu dituzte bideoak. Ikerrek aurkeztutako bideorako, bi otar prestatu ditugu, bata udaberriko eta udarako produktuekin eta bestea, udazkeneko barazkiekin. Ikerrek gure baratzeko produktuak aurkeztu ditu: batetik, bukatzear dauden piperrak, Ibarrako langostinoak, Keniako lekak, alberjiniak, kalabazinak eta tomateak; eta bestetik, udazkenean datozen barazkiak: azak, azaloreak, brokoliak eta kalabazak. Ba al zenekiten kalabazak ondo zaintzen baditugu otsailera arte kontserbatu daitezkeela? Horrez gain, gure etxaldearen konpromiso soziala ere mahai gainean jarri zuen Ikerrek: Karabelekon egiten den lan terapeutikoaz mintzatu zen hain zuzen. 

Bigarren bideoa grabatzeko berriz, Oier animatu egin da eta biek grabatu dute bideoa. Etxaldean landatzen ditugun albaka mota klase desberdinetaz hitzegin dute eta baita jateko loreetaz ere. Horrela, programako sukaldariari lagundu diote errezeta prestatzen. 'En un pis-pas receta express' sailean ikus dezakezue bideoa, 31. minutuan.

Eskerrik asko Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte zuen arretagatik! Plazera izan da zuen saioan egotea.