Gehitu iruzkin berria

Etxeko eta auzoko konpostari buruzko 7. mintegia Hernanin

Etxeko eta auzoko konpostari buruzko 7. mintegia izan berri dugu Hernanin. Arlo honetan lanean diharduten Estatu mailako erakundeak batzen dituen Composta en Red koordinakundeak antolatu ditu urriaren 19an eta 20an burututako jardunaldiak.

Karabelekoren koordinatzaile Ikerrek gure proiektua aurkeztu zuen atzo Orona Fundazioaren egoitzan gauzatutako topaketan. Gaur, berriz, jardunaldietako parte-hartzaileak etxaldera bertaratu dira gure egunekoan Zero Zabor filosofia bultzatzearen alde egiten dugun lana ezagutzera. 

Jardunaldietako programa hemen.