Gehitu iruzkin berria

Astero otarra jaso nahi duzu Eibarren?

Agifes, Lur Denok eta Ner Group erakundeekin elkarlanean sortutako egitasmoak Gipuzkoako baratzezaintza ekologikoa sustatzea du helburu, baita buru osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea ere. 

Nola da funtzionamendua?

Kontsumo taldeko kide bakoitzak 8-10 barazki ezberdinez osatutako otarra jasoko du astero, sasoiko eta tokiko produktu ekologikoak sustatzeko. Gainera, beste elikagai batzuk eska daitezke saskian daudenez aparte (arrautzak,olioa,ogia, etab.)

Bilketa-puntua Agifesek Urkizu kaleko 9. zenbakian duen zentroan izango da, ostegunetan 11:00etatik eta 17:00etara.

Otarra jaso nahi baduzu, jarri harremanetan otarrak@karabeleko.org helbidean edo 688 632 646 telefonoan.