Gehitu iruzkin berria

Ikasleak eta erabiltzaileak bizikidetzan, buru osasunaren inguruko estigmarekin amaitzeko

Aste honetan ekimen polit bat lantzen aritu gara Hernaniko Inmakulada Ikastetxearekin batera. Eskola horretako dozenaka ikasle etorri dira gurera, bertan egiten dugun lana hurbilagotik ezagutzera eta buru osasun arazoa duten pertsonekin elkarlanean jardutera.

Ikasleen eta Karabeleko kideen arteko lau eguneko lankidetzari esker, txikiek nekazaritzaren inguruko oinarrizko ezagutzak jaso eta lanari ekin diote inolako zalantzari gabe. Izan ere, gure erabiltzaileei lagundu diete barazkien landaketan, hazitegiaren zainketan, eta kontsumo taldeko saskien antolaketan.

Proiektu honek aurrera jarraitzea espero dugu.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!