Karabelekon lantzen ditugun tomate motak
Karabelekon, bertako tomateaz gain, hainbat mota lantzen ditugu, zapore eta testura desberdinekoak, nahi dituzuen plateretan erabil ditzazuen. Adibidez, entsalada freskoetan.
‘Aretxabaleta’ tomatea mamitsua, gozoa eta hazi gutxikoa da. ‘Irati’ tomateak, ordea, testura trinkoa du eta oso zaporetsua da. Bestalde, cherry tomatea oso apaingarria geratzen da plateretan eta, bere gozotasunari esker, errezeta askotarako balio du: pasta, entsaladak, broxetak eta abar.
Izan ere, Karabelekoko cherry tomateek bere heldutasun puntuan bilduak, oso zapore berezia dute.
Ez galdu horiek probatzeko aukera, tomate garaia amaitzear da eta!
Tomate-motei buruz gehiago jakin nahi baduzue, kontsultatu gure azterlana: https://www.karabeleko.org/eu/tomate-barietateen-inguruko-azterlana