Berbelar gaztak dastatu nahi dituzu gure ekodendan?
Berbelar Gaztak enpresako Xabi ezagutu genuen Bioterran, eta hainbeste gustatu zitzaigun bere lan egiteko modua, elkarlanean hastea erabaki genuela.
Horregatik, datorren azaroaren 25ean, gure ekodendan behi-gazta ondua dastatzeko aukera izango da, Berbelar Gaztak enpresaren eskutik.Gazta hauen zapore berezia dastatzeaz eta gure ekoizle laguntzaileen edari batzuez gozatzeaz gain, Xabik gaztak nola egiten dituzten azalduko digu.
Ekimenean parte hartu nahi dutenek otarrak@karabeleko.org helbidera jo beharko dute. Izen-emateak doan izango dira.