Borraja sukaldean erabiltzeko ideiak

Era askotan presta daiteke, landarea bera modu anitzetan erabiltzen delako, zurtoinetatik hasi eta hostoetaraino. Oso erabilgarria da zopak eta ur gutxiko saldak egiteko, mineraletan aberatsa den egosketa-ura aprobetxatuz. Gordinik, zurtoinak eta hostoak entsaladarako erabiltzen dira. Egosita edota lurrunetan prestatuta, zurtoinak iletxoez garbiturik modu tradizionalean sukaldatzen dira. Postre moduan ere, hostoak gozaturik eta frijiturik jan daitezke.

Zurtoinak egosi ondoren salteatuak, baratxuri fresko eta perretxikoekin arrautza-nahaski moduan, tortilla patataren barruan edo zuku eta infusioetarako erabil daitezke. Landare honen aldakortasuna sukaldariaren imajinazioak mugatzen du.

ERREZETA

Osagaiak:

• Borraja sorta

• 4-5 patata

• Xerra lodian moztutako urdaiazpikoa

• 2 arrautza egosi

• Irina

• Piperrautsa

• Gatza

• Baratxuriak

• Oliba-olioa

Nola prestatu: 

Borraja garbitu ostean, patatak zuritu, xafla loditan zatitu eta gatz pixka batekin eltze batean egosten jarriko ditugu. Baporera gainean jarrita, egosketaren beroa aprobetxatuz, borraja zatitua egosiko dugu.

Bitartean, baratxuriak zatitu eta arin frijituko ditugu. Tiratan moztutako urdaiazpikoa erantsiko diogu ondoren eta, sueztitu ostean, bi irin koilarakada gehituko ditugu. Piperrautsa bota, dena ondo nahastu eta patatak egosteko erabili dugun ura erantsiko diogu, baita barazkiak, patatak eta gatza ere. Osagai guztiak batera berotzen utziko ditugu minutu batzuk, irakinaldi bat eman arte, eta ondoren platerean zerbitzatuko dugu janaria arrautza laurdenekin.

Gehitu iruzkin berria