Karabelekok ikusmin handia sortu zuen Donostiako Bulebarrean

Donostiako Bulebarrean izan ginen pasa den larunbatean Karabeleko proiektua aurkezten, eta jende andana hurbildu zen gure barazki otarrek erakarrita. SlowFood Donostiak eta Blaseneak antolatutako Gipuzkoako tokiko tomateen erakustaldia zela eta, standa jarri genuen kioskoaren ondoan.

Ohiko barazkien barietate berri ugarirekin osatu genituen ikusgai jarritako saskiak, eta ikusmin handia sortu zen ibiltarien artean. “Barazki more luze hori zer da?” galdetzen zuten askok berenjena mota berri bati begira; “Zein tomate mota da hau?” zioten bestek batzuek, egiaz tomate antza duen berenjena turkiarra esku artean helduz. Kamerak eta sakelako telefonoak eskuan hartuta, dozenaka eta dozenaka argazki atera zizkieten bertaratuek barazki otarrei.

Karabeleko proiektuarekiko interes handia erakutsi zuen jendeak, eta kontsumo taldean sartzeko asmoa zuen pertsona mordoa bertaratu zitzaigun. Benetan gozagarria da egiaztatzea gero eta jende gehiagok baloratzen dituela ekonekazaritzaren eta kontsumo osasuntsu eta arduratsuaren aldeko ekimenak.

Eskerrik asko denoi!

Gehitu iruzkin berria