Udazkenaren ospakizuna Ekogunean

Pasa den larunbatean Kutxa Ekogunearen Udazken Festan parte hartu genuen, gure proiektua ezagutzera emateko aukera aprobetxatuz. Kontsumo jasangarriko azoka horretan sektore anitzeko taldeak elkartu ginen: nekazaritza ekologikoa, eko-etxea, bigarren eskuko produktuak, mugikortasuna eta energia, bidezko merkataritza eta berrerabiltzea. Jardunaldian zehar hainbat ekintza izan ziren; besteak beste, Baratze Eskola ezagutzeko bisita gidatuak, argazkilaritza maratoia; udazken eta negu aldera baratzearen plangintza egiteko tailerrak; haurrentzako jolasak, nahiz pintxo eta edarien postua.

Eguraldi onak lagun asko erakarri zituen festara, tailerretan parte hartzera eta kontsumo jasangarriaren alde lan egiten dugun entitateak gertutik ezagutzera.

Gehitu iruzkin berria