Deskargatu gure app-a eta produktu ekologikoen eskaria egin!

Gero eta jende gehiagok aukeratzen du elikadura ekologikoa eguneroko bizimoduan. Horregatik, bezeroen beharretara egokitu nahi dugu, eta, ondorioz, barazki ekologikoen otarrak eskuratzeko aukera ematen dizuegu, gure kontsumo taldeko kide izan beharrik gabe.

Bi otar mota eskaintzen dizkizuegu:

  • Otar itxiak: Otarraren produktuak ezingo dira aukeratu, baina Karabelekoren app-aren bidez produktu gehiago gehitzeko aukera eskainiko da. Prezioa: 15 euro
  • Otar irekiak: Gure app-aren bidez otarra pertsonalizatzeko aukera dago, eta prezioa aukeratutako produktuen araberakoa izango da. Gutxienez 15 euroko otarra osatu beharko da.

 

Jasotze aukerak hainbat dira:

  • Alde batetik, Karabeleko etxaldean bertan jaso ahal izango dira otarrak, inongo kosturik gabe.
  • Bestalde, etxean jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu. 10:00etatik 15:00ak arte egingo dira banaketak.

 

Azken kasuan, garraio-kostuak aplikatuko lirateke, eta udalerriaren arabera desberdinak dira:

  • Hernani: 4 euro
  • Donostia, Astigarraga eta Urnieta: 6 euro
  • Usurbil, Andoain, Lezo, Pasaia, Lasarte eta Oiartzun: 8 euro

*35 eurotik gorako erosketek ez dute garraio-kosturik izango.

 

Jakinarazten dizuegu eskariak egin ahal izateko zuen kontua altan eman behar dugula, beraz, kontu hori sortu ondoren, otarrak@karabeleko.org helbidera idaztea gomendatzen dizuegu.

Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri posta elektronikoz (otarrak@karabeleko.org) edo 688 63 26 46 telefonora deituz.

 

Gehitu iruzkin berria