Tomate haragitsua da, hazi gutxirekin, zapore gozoa eta oso usaintsua. Hobe da oso heldu dagoenean kontsumitzea.
Gure tomate udarekara Nafarroatik dator, Kaparrotsutik hain zuzen. Gure ekoizle eta lagun den Ricardok ekoizten ditu aire librean eta banan-banan eskuz jasotzen ditu. Bilketa mota honek, kalitatezko tomateak eskaintzeko aukera ematen digu, osasuntsuak, osoak eta egoera ezin hobean. Tomate saltsak, gazpatxoa, salmorejoa edo urte guztian kontsumitu ahal izango dugun kontserban prestatzeko heldutasun puntu onenean daude.
Nekazaritza konbentzionalean eta ekologikoaren artean dagoen biltzeko eraren desberdintasunak ikusteko bi bideo dituzue. Eskuz eginiko bilketak tomatea bere heltze puntu onenean biltzeko aukera ematen digu (konbentzionalean tomate guztiak batera biltzen dira, prest egon hala ez), osorik, kolperik gabe eta garrantzitsuena, fruituak alferrik galdu gabe. Argazkian ikus dezakezuten bezela, makina pasa ondoren, lurrean alferrik galdutako produktu asko ikus daitezke. Gainera eskuz biltzeak, aldagai delikatuagoak eta goxoagoak ekoizteko aukera ematen du, mekanizazioarekin ezinezkoa izango litzateke.
Orain Kaparrotsuko (Nafarroa) Ricardoren tomate udarekaraz gozatzeko aukera duzue Karabelekon, gainera, kantitatearen araberako deskontuekin:
- 1kg: 1,50€
- 5kg: 6€ (kg bat opari, 4kg ordaindu)
- 10kg: 12€ (2kg opari, 10kg ordaindu)
- 25kg: 27€ (7kg opari, 18kg ordaindu)
Zuen tomate kontserba prestatzera animatzen bazarete, 25 kg-ko kaxak enkargatzeko aukera duzue. Gainera, nola egin ez badakizue errezeta emailez bidali ahal dizuegu (info@karabeleko.org).
Gure dendan Ricardoren meloia eta hainbat piper mota ere eskaintzen ditugu:
- Meloia: 1,5 euro kiloa (pisua 1,5 etik 3 kgra)
- Pikilo: 1,7 euro kiloa / 5 kilo: 7 euro
- Piko, Lamuyo, Najerano: 1,5 euro kiloa / 5 kilo: 6 euro
Gehitu iruzkin berria