Literatura-zale amorratua da Iñaki. Karabelekora iritsi berri den arren, lanean gogotsu ari da eta denbora gutxian naturari buruz asko ikasi du.
Karabelekora duela aste batzuk iritsi zen Iñaki. Gizarte-laguntzailearen gomendioaren bitartez ezagutu zuen etxaldea. Hala ere, egun hauetan azkar ikasten ari dela nabaritzen du: belar txarrak kentzeko, banaketa egiteko, otarrak prestatzeko, uzta biltzeko edo landaketak egiteko gai da jada.
Iñaki oso langilea, oharkorra eta lagun ona da. Izan ere, egun gutxitan konfiantza handia lortu du hainbatekin eta interesak partekatzen dituzten lagunak topatu ditu etxaldean . Iñakik jarduera berri bat hasteko gogoa zuen, eta baratzea inoiz ukitu ez duen arren, moldatu egiten dela aitortzen du. Horrez gain, osasuntsuago eta lasaiago dagoela dio.
Hernanin jaio eta hazi zen Iñaki, eta gogoan du gurasoen baserria. Hala ere, lurra landu ordez pabilioian eta errotan jarduten zuela argitzen du. Beraz, 20 urtetan zehar errotan aritu ondoren, Karabelekoko lanari aurre egiteko prest dagoela ziurtatzen du eta konfiantza osoa du beregan.
Literatura-zale amorratua da; politikako eta historiako liburuak irakurri ohi ditu. Bestalde, kozinatzea gustatzen zaio eta, azkenaldian, meditazioa ere egiten du bere koinatuarekin batera.