Jaso etxean produktu ekologikoen otarra!

Egoera delikatu honi aurre egiteko, gure zerbitzua bezeroen beharretara egokitu nahi dugu, eta, horregatik, barazki ekologikoen otarrak eskuratzeko aukera ematen dizuegu, gure kontsumo taldeko kide izan beharrik gabe.

Kontuan izan behar dugu COVID 19 birusari aurre egiteko neurri garrantzitsua dela sistema inmunologikoa indartsu izatea, eta horretarako, ezinbestekoa da barazki eta frutek eskaintzen dituzten bitamina zein mineralak hartzea.

Horregatik, bi otar mota eskaintzen dizkizuegu:

  1. Otar itxiak: Otarraren produktuak ezingo dira aukeratu, baina Karabelekoren app-aren bidez produktu gehiago gehitzeko aukera eskainiko da. Prezioa: 15 euro
  2. Otar irekiak: Gure app-aren bidez otarra pertsonalizatzeko aukera dago, eta prezioa aukeratutako produktuen araberakoa izango da.

Gutxienez 15 euroko otarra osatu beharko da.

Jasotze aukerak hainbat dira:

  • Alde batetik, Karabeleko etxaldean bertan jaso ahal izango dira otarrak, inongo kosturik gabe.
  • Bestalde, etxean jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu.

 

Azken kasuan, garraio-kostuak aplikatuko lirateke, eta udalerriaren arabera desberdinak dira:

  • Hernani: 4 euro
  • Donostia, Astigarraga eta Urnieta: 6 euro
  • Usurbil, Andoain, Lezo, Pasaia, Lasarte eta Oiartzun: 8 euro

*35 eurotik gorako erosketek ez dute garraio-kosturik izango.

Informazio gehiago nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri posta elektronikoz (otarrak@karabeleko.org) edo 688 63 26 46 telefonora deituz.

Iruzkinak

Kaixo! Otar irekia eskatu nahi nuke. Nola egin behar dut? Eskerrik asko!

Kaixo, Begoña! Eskaera egiteko modu zuzenena 688 63 26 46 telefonora deitzea da edo otarrak@karabeleko.org emailera idaztea. Eta horrela azalduko dizugu nola egin. Eskerrik asko!

Gehitu iruzkin berria