Javier Urkia: “Karabelekon lan egitea gogorra da baino ahaleginak merezi du”

Gauzatu duen lan gogorra baratzean islatzen da eta horrek, harro sentiarazten du Javier, etxaldeko lankideen artean oso maitatua den andoaindarra “Pertsona zintzoa, lagun ona, langilea eta positiboa” definitzen du Javierrek bere burua. Izan ere, ingurukoek asko maite dute eta bere konpainiaz asko disfrutatzen dutela diote, lantaldean nahitaezkoa bihurtuz.

Bost urte pasa dira Karabelekora iritsi zenetik eta etxaldera iritsi zen lehenetariko erabiltzailea dela azpimarratzen du. Agifesen bitartez iritsi zen andoaindarra eta, denbora pasa ahala, baratzezaintzan geroz eta gaitasun gehiago lortu ditu.

Javiren egunak oso produktiboak izaten dira. Astean hiru aldiz hurbiltzen da Karabelekora eta bere lankideekin duen “giroa ezin hobea” dela azpimarratzen du. Etxaldean egiten duen zereginen artean, garbiketa, uzta jasotzea, otarren antolaketa eta belar txarren garbiketa aurkitzen dira, besteak beste.

Askotan, bertan lan egitea gogorra izaten dela onartzen du. Hala ere, bukatzean pozgarria izaten da egindako lanaren fruituak ikustea. Hauen artean, barazkien eboluzioa ikusteak asko asebetetzen du Javier: “Hasieran landatutako haziak, jendeak dastatuko dituen fruitu eta barazki bihurtzen direnean zoriontsua sentitzen naiz”.Karabelekon lanean dabilenean bere lankideen zein monitoreen babesa sentitzen du.

Gainera, baratzezaintzaz gain egiten dituzten jarduerak ere asko alaitzen dute Javi, adibidez, “txangoak, parchis-a edo kirola”, beste askoren artean. Natura da bere zaletasun nagusia. Loreak asko gustatzen zaizkio, baita bere gurasoekin paseatzea ere.

Etorkizunean Karabelekon lan egiten jarraitu nahiko luke eta esperientzia paregabe hau edonori gomendatzen dio, “gogorra den arren jasangarria da eta lan-ostean jasotzen den ordainsariak pena merezi du”.