Josenea

Enpresa: Josenea
Produktua(k): Landare aromatiko eta sendagarriak
Arduraduna: Silvia Fombona

Produktuaren jatorria: Lumbier (Nafarroa)

 ______________________________________

Noiz eta nola hasi zen Josenea? 

Josenea irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eta 2002 urtean fundatu zuen Txus Ciak lan-merkatuan aritzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntza eskaintzeko. Bere eginkizun nagusia jendeari lana ematea da Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta Gizarte Ongizaterako Nafarroako Institutuarekin kolaboratuz.  Enpresa-proiektu txikiak sortuz gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak gizarteratzeko zentro bezala jaio zen Josenea.

Ze abantaila ditu landatze ekologikoak eta bertatik ateratako produktuak?

Produktu ekologikoak pestizidez aske daude, eta prozesu guztiak eskuz egiten dira, bilketa eta lehortzea barne. Ontziratzeko orduan ere ez dira makinak erabiltzen, landarea ahalik eta baldintza onenetan iristeko kontsumitzaileen eskuetara.

Zein da produktu nagusia?

Joseneak produktu katalogo zabala dauka. Bertan, 60 landare mota baino gehiago aurki ditzakegu: ontziratu gabekoak, infusioak egiteko prest daudenak, kozinatzeko landareak gatzekin, kosmetika naturala… asko dira protagonistak. Baina bat aukeratu beharko bagenu, kamamila infusioa edo hainbat landare nahasten dituztenak aipatuko genituzke. Adibidez, anis, menda eta erregaliz infusioak arrakasta handia du. Kosmetika aldetik, berriz, produktu nagusia mosketa larrosa krema izango litzateke. 

Zer esaten dute bezeroek zuen produktuei buruz?

Bezeroek kalitate altuko produktua daukagula uste dute, mimo handiz eta naturarekiko errespetuarekin lan egiten dugulako, modu ekologikoan. Produktua oso preziatua da kontsumitzailearentzat.