Enpresa: Aldaba Zahar
Produktua: Gazta, Ogia, Barazkiak, mermeladak, etxeko antxumea, fruta pureak, sagardoa, arrautzak...
Produktuaren jatorria: Tolosa (Gipuzkoa)
Beste datu batzuk: WWOOF proiektuan parte hartzen du baserriak, bolada bat bertan lan egiteko aukera ematen dute, naturarekin kontaktuan egon eta produktuak ekoizten laguntzeko aukera ematen diete bertaratutakoei.
______________________________________
NOIZ HASI ZINETEN PRODUKTUAK SALTZEN?
Duela 30 urte, 4 lankide hasi ziren lurrak batera erosten merkeagoa zelako. Gustuko zuten baserri bat aurkitu zuten eta gaur egungo finka hasi zuten. Berehala hasi ziren lanean, eta 4-5 urte beranduago, mugimendu ekologikoa hasi zenean, ekoizpen ekologikoarekin hasi ziren baita ere.
NOLA ERABAKI ZENUTEN PRODUKTU EKOLOGIKOAK EKOIZTEN HASTEA?
Garai hartan ekoizpen ekologikoaren kontzeptua ez zen oso ezaguna, beraz, zaila izan zen. Jendeak zerbait irreala zela pentsatzen zuen, eta bultzada bat ematea erabaki zuten. Bokazioagatik hasi zuten ekoizpen ekologikoa batik bat.
ZEIN DA OSPE GEHIEN DUEN PRODUKTUA EDO GEHIEN SALTZEN DUZUEN PRODUKTUA?
Ahuntz gazta, dudarik gabe. Ahuntz esnekiak eta jogurtak ospe handia dute baita ere.
ZERTAN DATZA WWOOF PROIEKTUA ETA ZEIN DA ZUEN ESPERIENTZIA?
WWOOF (World Wide Opportunities on Organic Farms) proiektua esperientzia ikaragarria da beraientzat. Boluntario asko datoz munduko leku ezberdinetatik euskal lurraldeak ezagutzeko prest. Egunean 5 bat ordu egiten dute lan baserrian, nahiz eta malguak izaten saiatzen diren bidaiatzeko eta hizkuntza ezagutzeko aukera emateko. Diruarekin ordaindu ordez, ostatua eta janaria eskaintzen zaie.
Beraiek gure kultura eta gastronomia ezagutzen dute, eta hemengoek pertsona eta kultura berriak ezagutzen dituzte baita ere. Beraz, oso esperientzia aberasgarria da denontzat. Duela 8-9 urte hasi ziren proiektuan.
ZER ESATEN DIZUETE BEZEROEK PRODUKTUARI BURUZ?
Oso produktu ona da, eta gehiago ekoiztu beharko litzateke. Askotan ez dute nahikoa izaten.
EGUNGO KONTSUMO JOEREN ARTEAN ZERK ARDURATZEN ZAITUZTE GEHIEN? KONTSUMITU PRODUKTU EKOLOGIKOAK?
Klima aldaketan nekazaritzak izugarrizko garrantzia dauka, eta erronka bat da. Produktu ekologiko eta lokalak kontsumitzea guztion ardura da. Honek karbono emisio gutxiago, petrolio gutxiago, etab. suposatzen du produktuak ez direlako urrun eramaten.