LURREKO

 

FITXA TEKNIKOA:

 

DENDAREN FILOSOFIA:

Karabelekok proiektua hasi zuenetik elkarlanean dihardu Lurreko denda ekologikoarekin. Hernaniko erdigunean kokatua dagoen establezimenduak elikadura produktuak eskaintzen ditu gehien bat. Honetaz gain, kosmetika eta garbiketa produktu naturalak aurkitu daitezke dendan. 

Etxaldeko kontsumo taldean parte hartzeaz gain, Karabelekoren sasoiko barazkiak ere baditu Lurrekok salgai. Lokalera hurbiltzen diren bezeroak leialak dira. Gehien erosten duten produktuak elikadurakoak izan ohi dira. Hala ere, beste zerbitzu bereziak eskaintzen ditu Lurrekok; yoga edo masajeak, esaterako. 

Osasuna, gizartea eta ingurugiroa gogotsu zaintzen duen denda da, Karabelekoren filosofia guztiz partekatzen duena.