Lurretik lurrera, materia organikoaren zikloa ixteko proiektua

Lurretik Lurrera proiektuak xede du aspaldian baserriek materia organikoaren zikloa ixteko erabiltzen zuten prozesua eguneratzea, konspostatzearen bidez. Naturaren prozesuak imitatzeko helburua du, ingurumenarekin bat egiteko eta hura errespetatzeko. Horretarako, Karabeleko Oronaren Diametro 200 jatetxearekin eta Telleri Zahar baserriarekin elkarlanean ari da proiektua aurrera eramateko. 

 Astean behin, Karabelekoren elikagaiak erabiltzen dituen Diametro 200 jatetxeko hondakin organikoak biltzen ditugu. Ondoren, Telleri Zahar baserriko gorozkiekin batera konpost bihurtzen ditugu, gure ortuko lurrak era naturalean ongarritzeko. Normalean zabortegian bukatzen duten hondakinak aprobetxatzen dira horrela, landare eta barazkientzat baliabide baliotsu bilakatuz konpostatzearen bidez. 

Gainera, Lurretik Lurrerak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako proiektuak, hiri-hondakinen prebentzioari buruz sentsibilizatzea du helburu. Horrela, beste ekoizle eta jatetxeek euren eguneroko jardueran horrelako prozesuak martxan jar ditzaten nahi dugu.  

Momentura arte lortutako emaitzak:

ERAGIN KUANTITATIBO ETA KUALITATIBOA

  • Etxaldeko organiko beharrak %100ean asetzen ari gara; bataz beste, 16Tn luar sortzen dugu.
  • Kalitate oneko konposta lortzen ari gara.
  • Mota honetako konposta egiteko azpiegitura egokiak garatu ditugu.
  • Orain arte 17 m3 (12 tona) hondakin bildu dira Diametro 200 jatetxetik, eta 12 m3 (9.6 tona) ardi simaur.
  • Ziklo organikoa etxaldetik 1km-ko erradioan osatzen hasiak gara.
  • Nekazariek 400 ordu eskaini dizkiote bilketa zein konpostatzeari.

 

PROIEKTUAREN IRISMENA

  • Kontsumo taldeko 120 familietara iritsi gara.
  • 200dik gora ikaslek ezagutu dute proiektua.
  • 3 jatetxe ezberdinetatik etorri dira ekimena ezagutzera eta 10 sukaldarik ezagutu dute proiektua.
  • Sare sozialetan esku-hartze handia izan dugu, 6 artikulu argitaratuz eta 27 esteka. 
  • Jatetxe batek proiektuarekin bat egiteko interesa azaldu du.

 

► BALANTZE TXOSTENA

 

ARTIKULUA: 'Konposta: jasangarritasunaren gakoa'

ARTIKULUA: 'Tontorreko konpostatzea lortzeko 12 pauso'

 

Gure ikerketa-lanaren berri izan nahi baduzu, harpidetu zaitez gure newsletterrera!