Made in Karabeleko baratzea 'Handia' filman

Ba al dakizue Karabelekok ere parte hartu duela Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariek Donostiako Zinemaldian aurkeztu berri duten Handia filman? Eleizegitarren baserriko baratzea osatzeko erabili zituzten gure etxaldeko landareak, hain zuzen.

Iaz jaso genuen Moriarti produkzioak enpresaren deia. Filmatzen ari ziren pelikula berrian ortua landatu behar zutenez, landare eske jo zuten guregana. Hortaz, berrehun landare inguru prestatu genituen, udazken-negukoak, eta kamioi batean kargatu genituen guztiak. Eszena grabatu behar zuten lekura eraman zituzten guztiak, baina eguraldi txarrak landareak hondatu zituen eta eten egin behar izan zuten grabaketa. Hori dela eta, berriro ere beste horrenbeste landare prestatu behar izan genituen filmazioarekin jarraitu ahal izateko.

Film "handi" honek merezi dituen arrakasta guztiak lor ditzala espero dugu. Plazera izan da zuekin lan egitea! Aupa ekipo!

 

 

Gehitu iruzkin berria