Interesa dutenek gure kontsumo taldean parte hartzeko aukera daukate. Taldeko kideek sasoian sasoiko produktuak jaso ahal izango dituzte astero, tokiko barazki eta frutekin eta zenbait barietate exotikorekin. Produktu guztiak gure Hernaniko baratzeetan landuak dira.
Hiru otar mota ditugu:
- Txikia: pertsona batentzat, 49 euro/hilean
- Ertaina: 2-3 pertsonarentzat, 59 euro/hilean
- Handia: familiarra, 4-5 pertsonarentzat, 90 euro/hilean
Gainera, neurrira ere prestatzen ditugu otarrak, gutxienez 35€-ko eskaera eginez gure aplikazioaren bitartez.
Barazkiak astero banatuko dira, aldez aurretik ezarritako bilketa-guneetan.
Gainera, otarrarekin batera gure inguruko ekoizle ekologikoen produktu osagarriak eska ditzakezu: arrautzak, gazta, ogia, lekaleak, olioa, pasta, zerealak, sagardoa, zukuak, eta abar luze bat. Produktuen zerrenda kontsultatu
Edozein zalantza argitzeko edo izena emateko beharrezkoa da otarrak@karabeleko.org helbidera idaztea edo 688 632 646 telefonora dei egitea.