FITXA TEKNIKOA:
- Helbidea: 31 de Agosto Kalea, 29, 20003 Donostia, Gipuzkoa
- Telefonoa: 943 43 58 00
- Webgunea: www.xibaritakgandarias.com
JATETXEAREN FILOSOFIA:
Xibaritak Gandarias gourmet produktuen aukera zabala eskaintzen duen denda da. Jatorri-deitura ezberdinetako gaztak eta kontserbak, txuletak, iberikoak edo ardoak dira denda honetako izarrak. Gainera, Karabelekoren produktu ekologikoak osatzen dute eskaintza gourmet-a.
Donostiako Gandarias jatetxe ospetsuaren ahizpa txikiak ezaugarri berezi bat du, beste gourmet dendekin alderatzen duena. Eramateko menu landua eta zaporetsua eskaintzen du, momentuan egina eta bezeroak edozein tokitan dastatu dezan. Menu honetako plater asko Karabelekoren produktu ekologikoekin eginak daude.
Donostiako alde zaharrean kokatuta dagoen establezimendu ezberdina eta kalitate bikainekoa de Xibaritak. Karabelekon arro sentiarazten gaitu horrelako proiektuekin elkarlanean aritzea.