Boluntariotza

Zenbat eta esku eta bihotz gehiago, orduan eta proiektu aberatsagoa izango dugu!

Gure etxaldeko jardueran parte hartzeko modu ezberdinak daude, Karabeleko Lagun eginez. Baratzean boluntario edo laguntzaile moduan kolaboratu nahi baduzu, nekazaritza ekologikoaren inguruko ezagutza praktikoak lantzeko eta barazki berriak dastatzeko aukera izango duzu! Boluntarioa izan nahi baduzu, idatzi info@karabeleko.org emailera edo deitu 688 632 646 telefonora.

 2015eko martxoan gertatutako uholdeak kalte handia eragin zuen etxaldean, baina boluntario askoren lanari esker, egoerari buelta eman ahal izan genion. Ikusi bideoa!