Prestakuntza eta bisita gidatuak

Bisita gidatuak · Visitas guiadas

Ingurumena errespetatu; pertsonen baldintzak eta berdintasuna bermatu; tokiko merkataritza-harremanak, kontsumoa eta ekonomia sustatu... Horrelako balioak bultzatzen ditu Karabelekok. Agrokologiaren eredua, hain zuzen. Gure proiektuaren balioak gizartean hedatu eta erein nahi ditugu, eta, horrela, publiko zabalari irekitako prestakuntza eta bisita gidatuak eskaini, gure ingurune hurbilarekin elkarreraginez.

Bisita gidatuen antolakuntza

Ikastetxeentzako zein talde desberdinentzako bisita gidatuak antolatzen ditugu, bakoitzaren beharretara egokituz. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi info@karabeleko.org emailera edo deitu 688 632 646 telefonora.

Nobedadeen newsletterra

Interesa duen ororentzat, gure etxaldean urtean zehar antolatzen joango garen hitzaldi eta ikastaroen eskaintza argitaratzen joango gara. 

Gure nobedadeen berri izan nahi baduzu unean-unean, harpidetu zaitez gure newsletterrera!

HARPIDETU