Zozketa Eibarren | Barazki ekologikoen otarra astero, hilabetez!

Ezagutzen al duzu Eibarko kontsumo taldea? Lur Denok, Ner Group, Agifes eta Karabeleko eragileekin elkarlanean sortutako ekimena da hau. Produktu ekologikoen kontsumoa sustatu nahi dugu, baita buruko osasun arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatu ere! Gure proiektuaren informazio gehiago duzu hemen

Kontsumo taldea ezagutzera emateko, saskien zozketak jarri ditugu martxan sare sozialetan, bata Facebooken eta bestea Instagramen. Bi sari banatuko ditugu, honako ezaugarriekin:

  • Irabazle bakoitzak 2-3 pertsonarentzako adina barazki jasoko du hilabetez. Hau da, astero, lau astez jarraian, otar bat izango du doan.
  • Saski bakoitzak 8-10 barazki izango ditu, guztiak ekologikoak, garaikoak eta tokikoak, gure baratzeetatik bildutakoak.
  • Otarra Eibarren jaso beharko da, Agifesek Urkizu kaleko 9. zenbakian duen zentroan. Ostegunetan izango da saskiaren bilketa-eguna, 12etatik 17etara.

 

Zozketaren baldintzak

  • Facebookeko eta Instagrameko zozketetan parte hartu ahal izango dute interesa duten guztiek, baina pertsona berak ezingo ditu bi sariak eskuratu, bakarra baizik.
  • Zozketak maiatzaren 12an egingo dira eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira irabazleak (1 Facebooken eta 1 Instagramen. Era berean, ordezko bat aterako dugu zozketa bakoitzean).
  • Irabazleek bi asteko epea izango dute saria onartzeko. Erantzunik jaso ezean, edo saria ukatuko balute, ordezkoek jasoko lukete saria.
  • Zozketa sistema aleatorioa erabiliz burutuko da, parte-hartzaile guztien izenak aplikazio batean sartuz.

Gehitu iruzkin berria