Baratzearen sekretuak argitzen dituen komiki-liburua aurkeztu du Jakoba Errekondok Karabelekon

Altza porru! komiki-liburua aurkeztu zuen atzo Jakoba Errekondok Karabeleko ekonekazaritza etxaldean, Maialen Lujanbio, Idoia Torregarai eta liburua osatu duten zortzi marrazkilarietako sei ondoan zituela. Lagun arteko giro ederra eta umorea izan ziren nagusi.

Baratzearen eta horrek inguratzen duen jakintzaren inguruko lana da Altza porru!. Bizi Baratzea-rekin hasitako bideari jarraipena eman dio hizkuntzarekin jolastuz, ironiatik eta umoretik.

Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu “Axpi”, Antton Olariaga, Zaldieroa, “mattin” martiarena, Josevisky, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi dira lana osatu duten komikilariak. Jakoba Errekondo aritu da gaia eta oinarria jartzen. Maialen Lujanbiok idatzi du sarrera, eta Idoia Torregaraik eta Markel Lizasoainek eman diote ukitua liburuari.

Liburua mintzo da (testu eta marrazki bidez) ilargiaren gorabeherez, baratzeko elikagai-kateaz, ortuaren inguruko hizkuntzaz eta esaerez eta abar.

Iturria: Argia

Gehitu iruzkin berria