Gure eskualdeko produktuaren kontsumoa sustatzeko ekimen berria da Beterri Km0

Beterri-Buruntzako Udalek, Behemendiren, Ximaurpilaren eta Karabelekoren laguntzarekin, Beterri Km0 proiektua martxan jarri berri dute. Elikadura burujabetza lortu nahi duen egitasmo honek bertako kontsumoa sustatu eta merkatarien eta ostalarien bideragarritasun ekonomikoa handitzea du helburu nagusi.

Horretarako, elikadura osasungarria eskaintzen duten jantoki publiko, jatetxe eta denda txikien sarea sortu dugu eta ‘Beterri Km0’ zigiluarekin erraz identifikatuko da. Horrela, gure eskualdeko ekoizleen produktuak erosten eta kontsumitzen ari garela bermatu ahal izango dugu. Karabelekotik egitasmoa bultzatzen eta produktuen banaketa sistemaren diseinuan lan egiten ari gara.

Ekimena sakonago ezagutu nahi duzue? 

Gehitu iruzkin berria