Gehitu iruzkin berria

Lurretik lurrera: zero hondakin sortzeko elkarlan-proiektu aitzindaria

Lurretik Lurrera proiektua garatu dugu Karabelekon topatu dugun behar batetik abiatuta; hots, kalitatezko materia organikoa ingurune hurbilean lortzeko zailtasuna. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Diametro 200 jatetxearekin nahiz Telleri Zahar baserriarekin elkarlanean bultzatutako ekimenak, hain zuzen, ziklo organikoa ixtea eta hondakin urbanoak prebenitzea du helburu.

Astean behin, Karabelekon hazitako barazkiak erabiltzen dituen Diametro 200 jatetxeko hondakin organikoak biltzen ditugu. Ondoren, Telleri Zahar baserriko gorozkiekin batera konpost bihurtzen ditugu, gure ortuko lurrak era naturalean ongarritzeko. Normalean zabortegian bukatzen duten hondakinak aprobetxatzen dira horrela, konposta eginez, landare eta barazkientzat baliabide baliotsu bilakatuz. 

Paperean erraza zirudien prozesuan zailtasun anitz topatu dugu, baina orokorrean emaitza oso positiboak lortu ditugula deritzogu. 

ERAGIN KUANTITATIBO ETA KUALITATIBOA

  • Etxaldeko organiko beharrak %100ean asetzen ari gara; bataz beste, 16Tn luar sortzen dugu.
  • Kalitate oneko konposta lortzen ari gara.
  • Mota honetako konposta egiteko azpiegitura egokiak garatu ditugu.
  • Orain arte 17 m3 (12 tona) hondakin bildu dira Diametro 200 jatetxetik, eta 12 m3 (9.6 tona) ardi simaur.
  • Ziklo organikoa etxaldetik 1km-ko erradioan osatzen hasiak gara.
  • Nekazariek 400 ordu eskaini dizkiote bilketa zein konpostatzeari.

 

PROIEKTUAREN IRISMENA

  • Kontsumo taldeko 120 familietara iritsi gara.
  • 200dik gora ikaslek ezagutu dute proiektua.
  • 3 jatetxe ezberdinetatik etorri dira ekimena ezagutzera eta 10 sukaldarik ezagutu dute proiektua.
  • Sare sozialetan esku-hartze handia izan dugu, 8 artikulu argitaratuz eta 27 esteka. 
  • Jatetxe batek proiektuarekin bat egiteko interesa azaldu du..

 

Informazio gehiago