Flower Sprout, Bruselaza eta aza kizkurraren arteko nahasketatik sortua

2009an ezagutzera eman zen landarea da Flower Sprout. Bruselaza eta aza kizkurraren arteko nahasketa da. Sortzaileen nahia zapore suabeagoa zuen bruselaza bat topatzea zen, eta lortu dute. Beste herrialdeetan oso zabaldua dagoen arren, Euskal Herrian ez da oso ezaguna.

Salmenta librean aurkitzea ezinezkoa da gaur egun, izan ere produzitu aurretik salduta baitaude. Horren arrazoia argia da: barazki goxoa izan arren, hau ekoiztera animatu diren baserritarrak gutxi dira oraindik, eta animatu direnak produkzioa salduta daukate jadanik. 

Pixka bat garbitu ostean lurrunetan edo uretan egosita, frijituta, galdarraztatuta zein labean eginda jan daitezke (bruselazen antzera). Tamainaz antzekoak diren arren, gustu aldetik ez dira konparagarriak.

 

Gehitu iruzkin berria