Blog

Bertako biodibertsitatea indartzeko auzolana gure etxaldean

Datorren uztailaren 1erako topaketa berezia prestatu dugu Forest elkartearekin elkarlanean, tokiko biodibertsitatea sustatzeko helburuarekin.

Non ospatuko dugu?

Gure etxaldean izango da, 9:00etatik 13:00etara, eta zuen laguntza izatea gustatuko litzaiguke, Karabelekoko baso-eremuan dauden kanpoko barietateak bertako landare eta zuhaitzengatik ordezkatzeko.

Deialdia nori dago zuzenduta?

Nekazaritzaz eta gastronomiaz hizketan Amarauna irratsaioan

Nekazaritzari eta gastronomiari buruz solasean izan gara Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan. Karabelekoren lan-ildo nagusiak azaldu zituen, apirilaren 29ko saioan, Oier Iurramendi lankideak: nekazaritza ekologikoa, barazki barietate ugarirekin burutzen dugun esperimentazio lana eta errehabilitazio psikosoziala. 

Geure ekodenda, kontsumo taldea eta jatetxeekin burutzen ari garen elkarlana ere izan ziren hizpide.

Orriak